Ekitaldiak kargatzen

Finalerako sarrera guztiak amaitu dira. Leihatilan ez da sarrerarik salgai jarriko.

14 saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta abenduaren 17an amaituko da BECen. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan emango dira xehetasun guztiak.

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da Baigorrin eta abenduaren 17an amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiak.

Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. 43 bertsolarik eman dute izena Txapelketan.

Bertsozale Elkartea duela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 20an, berriz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.

Aretoko ateak 09:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak.

Finalerako bazkaria

Iruña Catering enpresak 6. pabiloian eskainiko du bazkaria. Menua:

  • Babarrunak txorizoarekin
  • Oilasko izterra patata, txanpinoi eta entsaladarekin
  • Hostopila izozkiarekin
  • Ura eta ardoa
  • Kafea eta infusioak

Internet bidez bazkarirako sarrerak erosteko aukera abenduaren 5ean amaituko da. Bazkaltiarrak iritsi ahala zerbitzatuko da.

BAZKARI TXARTELA EROSI