Loading Events

SARRERAK EROSI

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA
NAFARROAKO 7 KONPARTSETAKO 32 ERRALDOI 
BEC BIZKAIA ARENA (BI)

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA ikuskizun berria 4 data soil eta oso berezietan emango da Nafarroako 7 konpartsetako 32 erraldoi lagunduta. Gaur, ekainaren 12an asteartearekin sarrerak salgai jarri ditugu.

Emanaldia 17:00etan izango dira. 
Ateak 16:00retan zabalduko dira.

SARREREN PREZIOA: 12€ AURRETIK – 15€ LEIHATILAN RURAL KUTXA SALNEURRI BEREZIA: 9€* *Gune bakoitzeko aurreneko 500 sarrerei mugatuta. Edukiera mugatua pistan. Pistaren zati bat 32 erraldoiek dantzatzeko behar dute. Armarri eta pistako sarrerek berdin balioko dute. Pantaila handiak egongo dira edonondik ederki ikusi ahal izateko. Sarrerak www.enekantak.org eta www.entradascajarural.com webguneetan salgai egongo dira.

ESTREINALDI OSO BEREZIA. 32 ERRALDOI ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA festa handia izango da. Ene Kantak, besteak beste, Nafarroako erraldoi eta kilikien 7 konpartsetako 32 erraldoiez lagunduta arituko da. Ikuskizunean zehar pertsonai berriak ezagutuko ditugu eta abesti berrien koreografiak dantzatzeaz gain, betiko arrakastak gozatu ahal izango ditugu. Txantrea, Sanduzelai, Atarrabia, Irurtzun, Agoitz, Aurizberri eta Mendilorriko konpartsek parte hartuko dute.

SATORJATOR ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA ikuskizunaren ardatza “Satorjator” pertsonaia izango da. Abentura berri honetan, Nere eta Enekok Lurraren erdigunera bidaiatuko dute. Satorjatorrekin batera, teknologia berriek lagun edota familiarekin jolasteko kentzen diguten denbora jomugan jarriko dute. Aurrekoetan bezala, ingurumena eta genero berdintasuna bezalako gaiak ere landuko dira.

Rural Kutxak eta Noticias Taldeek babestuta eta Berria, Euskalerria irratia eta Elkarren laguntzaz emango dira. Rural kutxako “En Marcha” haur programako bezeroek sarrera 9 eurotako prezio berezian erosi ahalko dute.

CD+DVD BERRIA Une hauetan, ENE KANTAK diska berria izango denaren abesti eta bideoak grabatzen ari da. Azaroan argitaratuko den honetan, aurrekoetan bezala, kultura eta kirolaren pertsona ezagunek euren ahots eta dantzekin parte hartuko dute.

ENE KANTAK Askok jakingo duzuenez, ENE KANTAK 2011tik haurrentzako abestiak sortzen ari da. 7 urteren buruan 4 diska argitaratu dituzte, gehien bat abesti propioekin, eta orain arte emandako 3 ikuskizunetatik 2ren zuzenekoen DVDak.

Azken urte hauetan, ikuskizunetan nahiz YouTubeko kanalean eta beste sare sozialetan jendearen erantzunari esker, euren sormena suziria bezala gora egin du. “Astonauta” antzerki musikalak 30.000tik gora ikusle izan ditu eta YouTubeko kanalak 16 milioi baino gehiago bistaratze.

KONTAKTUA: [email protected]

INFO+: http://bit.ly/ENEKANTAK_JAI_ERRRALDOIA_info