Loading Ekitaldiak

MTV EMA Sarien 25. urteurrena Bilbon ospatuko da!

MTV EMA Sarien 25. urteurrena Bilbao Exhibition Centre-en azaroaren 4an izango da. Munduko musika-ekitaldi zirraragarrienetako bat da, non lehenengo mailako sariz eta musika saioz betetako gau batez gozatu ahal izango duzun. EMA-k jarraitzaileei zein haien artista gogokoenei zuzenduta dago. Jarraitzaileak izango dira irabazleak hautatuko dutenak, aurreko asteetan zehar haien gogoko artistei botoa emanez. Munduko toki guztietako jarraitzaileek, Brasildik Seulera, EMA sarien ekimenak jarraitu eta haietan parte hartu ahal izango dute sare sozialen, livestream-en, EMA webgunearen eta aplikazioaren bitartez eta, jakina, MTV TV kanalaren bidez.

MTV EMA sarien ekitaldia zuzenean igorriko da azaroaren 4an, igandea, 9etatik aurrera,
Bilbao Exhibition Centreko Bizkaia Arena pabiloitik. MTV EMA, musika zuzenean duen munduko ikuskizunik garrantzitsuenetarikoa, urtero aurkezten ditu mundu osoko artista eta celebrity-en zuzeneko emanaldiak, musikaren festa honen inguruan mundu osoko zaleak bilduz.

Informazio gehiagorako, mtvema.com webgunea bisitatu. Zure sarreren inguruko zalantzarik izatekotan, edo sarrera berezirik eskatu behar izatekotan, [email protected] helbidera idatz ezazu, mesedez.

MTV EMA 2018ko izendatuak bozkatu!

BOZKATU