Cargando Eventos
  • Este evento ha pasado.

Finalerako sarrera guztiak amaitu dira. Leihatilan ez da sarrerarik salgai jarriko.

14 saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta abenduaren 17an amaituko da BECen. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan emango dira xehetasun guztiak.

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da Baigorrin eta abenduaren 17an amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiak.

Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. 43 bertsolarik eman dute izena Txapelketan.

Bertsozale Elkartea duela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 20an, berriz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.


Sarrerak ez dira zenbakituak.

Internet bidezko bazkarirako sarrerak erosteko aukera amaitu da. Bazkaltiarrak iritsi ahala zerbitzatuko da.


Aretoko ate irekiera 09:00 | Hasiera 11.00 | Amaiera 21.00


ARROPAZAINDEGI ZERBITZUA: 2 €