Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

Maitanek beste itxura bat eman nahi dio udalekuari, eta ideia berritzaile bat ekarriko du. Baina, bere izaera kontuan izanik, oraingoan ere sortuko du istilu bat edo beste, eta, ondorioz, ikasleak aurka izango ditu. Garazirekin batera, arazoei konponbidea ematen saiatuko da, baina ez dute batere misio erraza izango, indartsu baitatoz aurtengo ikasleak. Ekaitzek, esaterako, ez du inongo erreparorik izango istiluetan sartzeko, eta Rokek erakutsiko du harkaitza bezain mutil gogorra dela. Azpik argi utziko du ez zaiola gustatzen besteek desberdin ikustea, eta Maren nortasun handiko pertsona dela ikusiko dugu. Karla izango da aurtengo udalekuko neska pijokumea, eta Gaizkak maitasuna topatuko du, espero gabe.

“Go!azen” telesailaren 12. denboraldiak denetariko osagaiak izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… Horrekin batera, egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira, ohi denez.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2025eko urriaren 11a – Bizkaia Arena BEC, Barakaldo

Ateen irekiera – 16:30h
Kontzertuaren hasiera – 17:30h

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso edo heldu arduradunarekin egon beharko dute: Sinatutako baimena

SARBIDEA:

Barrutik

LOCKER-ZERBITZUA:

Aurretiko erreserba

Ohiko galderak. Gorabeheretarako telefonoa: +34 668 50 50 20

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

3€ jantzi bakoitzeko

Edukiera mugatua. Ekitaldia amaitzean itxiko da.

WIFI DOHAINIK:

Doako konexioa “Bilbao WiFi” sarearen bidez.
Zerbitzua Bilboko Udalak eskaintzen du.
Gorabeheretarako telefonoa: +34 944 010 010

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

NOLA IRITSI:

Bizkaia Arena, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:

Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.