Loading Ekitaldiak

2019ko EiTB Jaia urriaren 12an egingo da, BECeko 2. eta 4. pabiloietan. EiTB taldeak urtero antolatzen duen ekimena da hau: 14 orduko festa, euskaraz. Aurten, gainera, izaera sozial berezia izango du, EiTB Maratoiarekin bat egingo baitu jaiak. Hala, egun osoan zehar izango diren jardueretan bildutako dirua haur minbizia ikertzera bideratuko da.

Urtero bezala, programazio eskaintza zabala izango du EiTB Jaiak, publiko guztientzat: Haurrak eta familiak, nerabeak, gazteak eta helduak.

Hala, 4 ekitaldi handi izango dira egunean zehar, guztiak BECen eta adin tarte bakoitzari egokituta:

  1. Hiru3 Jaia: 2. pabiloian, 11:00etatik 17:00etara. Sarrera librea eta doakoa. Hiru3 klubaren jaia da hau, eta haur eta familiei dago zuzenduta. Guztira, 10.000 metro karratu izango ditu, txikientzako eskaintza zabalarekin: tailerrak, ludoteka, puzgarriak, pista amerikarra, laser labirintoa, sormen eta atsedenerako guneak, fanzona (telebista marrazki bizidun ezagunenenekin) eta ikuskizunen gunea. Guztira, 20 espazio jarduera eta ikuskizunekin, etenik gabe.
  2. ‘Go!azen 6.0’ denboraldi berriaren aurrestreinaldia:: 4. pabiloian (CUBEC! Aretoa, 17:30ean. Sarrera: 3 euro. Informazio guztia Bizkaia Arena atalean eta  https://www.eitb.eus/eitbjaia/ webgunean.
  3. Oholtzan Jaia: 2. pabiloian, 20:30etik 22:00etara.  Sarrera librea eta doakoa. 2019ko EiTB Jaian Oholtzan saioaren grabazio berezia egingo da (ETB1en ikusgai izan ohi da Oholtzan, larunbat gauero). BECeko emanaldi berezi honetan hainbat zuzeneko ikuskizun izango dira: Los Txikis, Bankako Menditarrak, hainbat dantza talde eta Puro Relajo. Gaua doinuz jantziko dute guztiek: Abesti tradizionalak, mariatxiak, bilbainadak, euskal dantzak… Larunbat gaueko ikusleek ondo dakiten bezala, abestea, dantzatzea eta ondo pasatzea da asmoa.
  4. Imagin Gaztea Kontzertua: Rural Zombies + Izaro + Belako: 4. pabiloian (CUBEC! aretoa), 22:00etan. Sarrera: 12 euro. Informazio guztia Bizkaia Arena atalean eta  https://www.eitb.eus/eitbjaia/ webgunean.

DATA ETA ORDUA:

2019ko urriak 12 – BEC, Barakaldo

EiTB Jaia

Hiru3 Jaia: 11:00etatik 17:00etara
‘Go!azen 6.0’ denboraldi berriaren aurkezpena: 17:30etik 19:15era
Oholtzan Jaia: 20:30etik 22:30era
Imagin Gaztea: 22:00etatik 00:30era

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute.

SARBIDEA:

Pista: Barrutik
Grada: Barrutik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

2€ jantziagatik

WIFI DOHAINIK:

Zerbitzuak 2 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko.

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

ZURE SARRERA BABESTU:

Zure sarrerak ticketera ofizialetan soilik erosi.
Sare sozialetan zure sarreraren argazki bat igotzen baduzu, barra-kodea ez dadila ikusi.