BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Bizkaia Arena - ECPv5.14.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Bizkaia Arena
X-ORIGINAL-URL:https://bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/
X-WR-CALDESC:Events for Bizkaia Arena
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:UTC
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0000
TZOFFSETTO:+0000
TZNAME:UTC
DTSTART:20220101T000000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=UTC:20221015T110000
DTEND;TZID=UTC:20221015T170000
DTSTAMP:20260922T232049
CREATED:20221003T134045Z
LAST-MODIFIED:20221003T134307Z
UID:12493-1665831600-1665853200@bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com
SUMMARY:BIZI EITB 2022
DESCRIPTION:Urriaren 15ean\, egun osoz\, BIZI EITB 2022 jai handia egingo du EITBk\, Barakaldoko BEC!en (Bilbao Exhibition Centre). Aurten ere 10 orduko festa izango da; eta\, ohi bezala\, izaera solidarioa izango du\, bertan bildutakoa EITB Maratoiari zuzenduta egongo baita. Gainera\, EITBren 40. urteurrena ikusle eta jarraitzaileekin ospatzeko eguna izango da. \nAurtengo BIZI EITB ekimena 11:00etan hasiko da\, etxeko txikienei zuzendutako jaiarekin. BECeko 2. pabiloian izango da haurrentzako festa\, eta familia giroan gozatzeko eskaintza zabala izango da bertan: 3 klubaren txokoa\, tailerrak\, puzgarriak\, salto egiteko goming euskarriak\, ipuin kontalaria\, ludoteka\, egurrezko jolasak\, teknologiari lotuta espazioa…  Nola ez\, Antxus 3 klubeko maskota ere bertan izango da\, txikienak agurtzeko. \nHorrez gain\, ikuskizunak ere hartuko ditu jaiko agertokiak: \nKidam magoaren ikuskizunarekin abiatuko da jaia\, 11:00etatik aurrera.  “3 Ene Kantak” saioan ikusgai izan ohi dugu Asier Kidam\, eta oraingoan bertatik bertara ikusi ahal izango dugu Kidam-en magia eta trikimailuak. \n12:30etik aurrera\, berriz\, Ene Kantak Dantzan ikuskizuna izango dugu agertokian\, protagonista eta pertsonaia guztiekin\, tartean Satorjator eta Astonauta. \nBazkalorduan ez da musikarik faltako; eta\, azkenik\, jaia bukatzeko\, Go!azen-ekin abestu eta dantzatzeko aukera izango da\, 15:00etatik aurrera. \n11:00etatik 17:00etara izango da haurrentzako eskaintza BECen\, eta sarrera doakoa eta librea izango da (ez da gonbidapenik beharko). \n\n“Go!azen 9.0” telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia \nOndoren\, 17:30etik aurrera\, “Go!azen 9.0” denboraldi berriko lehen atala eskainiko da\, kasu honetan BEC!eko Bizkaia Arenan.  Denboraldi berriko lehen atala izango da ikusgai\, pantaila erraldoian\, eta aktoreak ere bertan izango.Han egoteko\, ordea\, sarrera beharko da\, eta sarrera bakoitzeko 2 euro EITB Maratoira bideratuko dira\, esklerosi anizkoitza ikertzeko. Jada agortuta daude. \nBiba Oholtzan jaia\, Korrontziren kontzertu bereziarekin \nBIZI EITB 2022 bukatzeko\, Biba Oholtzan emanaldia grabatuko da\, Korrontziren kontzertu bereziarekin. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta\, artista eta talde gonbidatuak izango dituzte taula gainean\, 20:00etatik aurrera. 2. pabiloian izango da Biba Oholtzan jaia\, eta sarrera doakoa eta librea (ez da gonbidapenik beharko). \nDATA ETA ORDUTEGIA: \n2022ko irailaren 15a – BEC\, Barakaldo \nADIN POLITIKA: \n16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute: Sinatutako baimena \nSARBIDEA: \nBarrutik \nWIFI DOHAINIK: \nZerbitzuak 9 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko. \nAPARKALEKUA: \n4000 lurpeko aparkaleku-plaza \nNOLA IRITSI: \nBilbao Exhibition Centre (BEC!)
URL:https://bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/eventos/bizi-eitb-2022/
LOCATION:Pabellón 2 – BEC!\, Ronda de Azkue 1\, Ansio-Barakaldo\, Bizkaia\, 48902\, España
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com/wp-content/uploads/sites/34/2022/10/bizi-eitb-bizkaia.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR