BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Bizkaia Arena - ECPv5.14.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Bizkaia Arena
X-ORIGINAL-URL:https://bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/
X-WR-CALDESC:Events for Bizkaia Arena
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20270328T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20271031T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20270109
DTEND;VALUE=DATE:20270110
DTSTAMP:20261002T071233
CREATED:20251222T100901Z
LAST-MODIFIED:20260121T121756Z
UID:19776-1799452800-1799539199@bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com
SUMMARY:Peio eta Pantxoa "Azken Dantza"
DESCRIPTION:SARRERAK EROSI \nPeio eta Pantxoaren Azken Dantza\nPantxoa eta Peioren historiako azken kontzertua \nPantxoa eta Peio euskal kantagintzaren historian pisu ukaezina izan duen bikotea da. 40 urtetik gorako ibilbidearen ondoren\, 2027ko urtarrilaren 10ean\, Barakaldoko BECen eskainiko duten “Azken Dantza” izeneko emanaldiarekin amaiera duin eta partekatua eman nahi diote euskal kulturaren historian arrasto nabarmena utzi duen proiektuari. \nSarrerak 2025ko abenduaren 18an jarriko dira salgai\, goizeko 10:00etan\, pantxoaetapeio.eus webgunean. \nPeio eta Pantxoa 1960ko hamarraldiaren amaieran hasi ziren euskaraz kantatzen\, euskal hizukntza eta kulturak mugaren bi aldetara jasaten zuen errepresioaren ondorioz etengabe atzera egiten zuen bitartean. Haien kantagintza\, hasieratik\, borrokarako eta aldarrikapenerako tresna izan zen\, euskararen\, euskal kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko ahots bihurtuta. Manex Pagola\, Telesforo Monzon\, Manex Erdozaintzi-Etxart\, Xalbador\, Jean Louis Davant\, Roger Idiart\, Xabier Lete eta beste hainbat idazleren testuak musikatu zituzten\, eta kanta horietako asko belaunaldi askorentzat ereserki bilakatu dira. \n1969an lehen kantuak argitaratu zituztenetik 2009ra arte\, milaka kantaldi eta 18 argitalpen utzi dituzte\, euskarazko kantagintzaren ondarean funtsezko lekua hartzen dutenak. 2011ko urte amaieran oholtzaratu ziren azkenengoz\, jakin gabe hura izango zela azkena; etenaldi luze eta aurreikusi gabe baten ondoren\, orain heldu da agur esateko unea. \nErabaki honen atzean\, Peio Ospitalek prentsaurrekoan azaldu duenez\, “bikotearen ibilbideari falta zitzaion irteera duin bat”. Kontzertu hauek “esker onezko kontzertuak” direla nabarmendu du: batetik\, Herriari eskerrak emateko\, urte luzez kantuaren bidez bizitzeko aukera eman dielako; bestetik\, Herriak berak bikoteari adierazi dion maitasun eta esker on hori itzultzeko espazio gisa. Ospitaleren hitzetan\, kantu horiek testuinguru sozial\, politiko eta kultural gogorretan bidelagun izan dira askorentzat\, eta azken kontzertu honek “elkarrekin bizitakoaren ospakizuna” izan nahi du. \nPantxoak\, bere aldetik\, berriz kantatzeko plazera eta jendearekin harremana berreskuratzeko gogoa azpimarratu du\, baita urte luzez jasotako maitasuna publikoari itzultzekoa ere. Kontzertu hauek\, gainera\, jada gure artean ez dauden lagunen omenezkoak izango direla adierazi du —Monzon\, Pagola\, Erdozaintzi-Etxart eta beste askoren oroimenez—\, baita sindikalgintzan\, laborantzan\, kulturan eta euskararen alde aritu diren militante guztien aitortza gisa ere. Iparraldea eta Hegoaldea beti gogoan\, euskararen eta euskal kontzientziaren alde kantatuko dute\, Euskal Herri libre\, bateratueta diskriminazio ororen aurkako batean pentsatuz. \nAzken kontzertu hau iragartzeko\, ikus-entzunezko pieza berezi bat aurkeztu da\, Olaia Inziarte\, Martxelo Otamendi\, Aiora Zulaika\, Joxe Mari Agirretxe\, Mertxe Rodriguez eta Jon Maia\, Kandido Urangaren parte-hartzearekin. Pieza horren bidez\, Pantxoa eta Peiok honakoa adierazi nahi dute: \n“Azken Dantza” ez da soilik agur bat; euskal kantagintzak euskal herriaren historian eta Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko harremanean izan duen pisuari aitortza hunkigarria izango da\, eta belaunaldiz belaunaldi partekatutako bizipen baten ospakizuna. \nDATA ETA ORDUTEGIA: \n2027ko urtarrilaren 9a – Bizkaia Arena BEC\, Barakaldo \nSARRERAK: \ntickets.oneboxtds.com/pantxoa-eta-peio \nADIN POLITIKA: \n16 urtetik beherakoek guraso edo heldu arduradunarekin egon beharko dute: Sinatutako baimena \nSARBIDEA: \nPista: Kanpotik\nHarmaila: Barrutik \nLOCKER-ZERBITZUA: \nAurretiko erreserba \nOhiko galderak.  \nWIFI DOHAINIK: \nDoako konexioa “Bilbao WiFi” sarearen bidez.\nZerbitzua Bilboko Udalak eskaintzen du.\nGorabeheretarako telefonoa: +34 944 010 010 \nAPARKALEKUA: \n4000 lurpeko aparkaleku-plaza \nNOLA IRITSI: \nBizkaia Arena\, Bilbao Exhibition Centre (BEC!) \nBABESTU ZURE SARRERA: \nErosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.\nSarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara\, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.
URL:https://bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/eventos/peio-eta-pantxoa-azken-dantza-2/
LOCATION:Bizkaia Arena BEC!\, Ronda de Azkue 1\, Ansio-Barakaldo\, Bizkaia\, 48902
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com/wp-content/uploads/sites/34/2025/12/Peio-eta-Pantxo-Azken-Dantza-Bizkaia-Arena-1.jpg
ORGANIZER;CN="Panda%20Artist%20Management":MAILTO:entradas@pandaartistmanagement.net
END:VEVENT
END:VCALENDAR