Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

Bryan Adams gurera itzuliko da 2024an estatuan 5 geldiune izango dituen arrakastaz beteriko azaroko biran, Bizkaia Arena BEC!-en azaroak 15ekoa barne. Sarrerak otsailak 14an izango dira eskuragarri doctormusic.com eta entradas.com webguneetan.

Bryan Adams-en azaroak 15eko hurrengo kontzertuak amaiera emango dio Bilbao Exhibition Centre-n 2024 urte honetako 20. urteurrenaren programazioari. Bertan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker, Bizkaia Arena oso ondo ezagutzen duen abeslariaren milaka zaletu hunkitu ahalko dira. 2005etik, eta hiru alditan jada, kanadiar rocklariak saio gogoangarriak eskaini ditu zaletu askoren aurrean, guztiak bere arrakasta haundien aurrean akituta.

Bira haundi asko eta arrakastaz beteriko ibilbidearekin, Bryan Adams rock munduko abeslari eta sortzaile txalotuenetariko bat bezala ezarri da, zuzeneko energetiko eta ziragarri batekin non aro guztietako abestiak jorratzen dituen. Bere ibildidean, Bryan Adamsek estudioko 17 lan argitaratu ditu, berriena Grammy-etara izendatutako So Happy it Hurts delarik eta Prety Woman – The Musical edo Classic pt. I eta pt. II arrakasta haudienen grabazioak.

Bere sortzaile aldetik ezagutza eta sari ugari jaso ditu, Oscar-etarako 3 izendapen, Urrezko Globoetarako 5 izendapen, Grammy sari bat eta 20 Juno Award. 2024ean errepidean izango dugu berriro zuzenean bere abesti onenetaz gozatzeko.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2024ko azaroaren 15a – Bizkaia Arena BEC, Barakaldo

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso edo heldu arduradunarekin egon beharko dute: Sinatutako baimena

SARBIDEA:

Pista: Kanpotik
Harmaila: Barrutik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

3€ jantzi bakoitzeko

Edukiera mugatua. Ekitaldia amaitzean itxiko da.

WIFI DOHAINIK:

Doako konexioa “Bilbao WiFi” sarearen bidez.
Zerbitzua Bilboko Udalak eskaintzen du.
Gorabeheretarako telefonoa: +34 944 010 010

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

NOLA IRITSI:

Bizkaia Arena, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:

Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.