Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

Runaway taldea arduratuko da kontzertuei hasiera emateaz, Bon Joviri eta bere 80ko hamarkadako hard rockari omenaldia eginez. Talde bilbotarrak New Jerseyko taldearen abesti arrakastatsuenak ekarriko ditu, eta ikusleak zirraraz beteko ditu, bi orduz, Livin’ on a Prayer, Runaway, Always… entzunez.

Talde estatubatuarraren Espainiako zaleen klub ofizialak esan duenez, Bon Joviri egindako omenaldirik onena da. Runaway-ko kide nabarmenena Pedro Moreira da, adituen arabera haren ahotsa Jon Bon Jovirenaren oso antzekoa baita. Taldean beste bost kide daude, eta guztiek eskarmentu handia dute musika-sektorean.

DATA, ORDUA ETA MENUA:

Uztailak 3 TORRE BEC Jatetxea + 56 metroko altueran kokatutako Terraza paregabea

INFORMAZIOA:
Lekua: TORRE BEC Jatetxea + 56 metroko altueran kokatutako Terraza paregabea
Jatetxearen irekiera: 20:00h
Ongi etorri cocktail-a eta Terrazan barra zerbitzua: 20:30h-21:30h.
Afaria: 21:30 / Kontzertua 23:30h-1:30h
Intolerantzia edo alergiarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke : [email protected]
Menua
Ongi etorri cava kopa terrazan eskeinia
Lehen platera: Onddo krema foie-medalloiekin edo Pastrami eta Feta gazta entsalada tomate-gelatina eta albakarekin
Bigarren platera: Entrekota maldon gatzarekin eta espeziaz ondutako patatak edo Pintxoko legatza gari-zainzuri eta txakoli saltsa suabearekin
Postrea: Txokolate coulant-a fruito gorrien konfitura gainean
Kafe + minardisak
Ardoak: Viña Eguia kriantza 2016 // PradoRey Verdejo 2018

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute.

WIFI DOHAINIK:

Zerbitzuak 9 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko.

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

Aparkalekua sarreraren prezioan sartuta dago, erosketa egitean zure kotxearen matrikula sartzea besterik ez duzu.

ZURE SARRERA BABESTU:

Zure sarrerak ticketera ofizialetan soilik erosi.
Sare sozialetan zure sarreraren argazki bat igotzen baduzu, barra-kodea ez dadila ikusi.