

CHILL MAFIA
28 Martxoa | 20:30
CHILL MAFIAk hamar orduko festa handi batekin amaituko du bere agur-bira martxoaren 28an Bilbon
Azken kontzertu horretarako, Iruñeko kuadrilla lotsagabeenak konpainia onenarekin batera inguratzea erabaki du, eta bere abestiak azken aldiz artista handiekin (eta lagun onenekin) partekatuko dituzte, hala nola Nerve Agent anai-arreba albacetarrekin; Hofe x 4:40 bere ohiko kolaboratzaileekin; Euskoprincess, Euskal eszenako ahots interesgarrienetakoa denarekin; Bengo moldakorrarekin; La Txama talde gazte eta hauslearekin; Miruaren pop epikoa eta Arepas-ekin ere. Kolaborazioen zerrenda izen gehiagorekin osatuko da.
Gau berezi hau irekitzeaz beste bi artista arduratuko dira; Puñales DJak jende guztia lehen minututik dantzan jarriko du eta Castelloko Metrika taldeak irekitze kontzertua emango du bere trap, elektronika eta malianteo nahasketarekin. Post-party-an ere erritmoa bermatuta dago, eta goizeko 6ak arte luzatuko da, Katza eta Bichos Raros-en DJ saioekin, besteak beste.

DATA ETA ORDUTEGIA:
2025eko martxoaren 28a – Sala CUBEC!, Barakaldo
Ateen irekiera – 20:30
Kontzertuaren hasiera – 23:00

SARRERAK:

ADIN POLITIKA:
PISTA: 18 urtetik beherakoek sarrera debekatuta.
HARMAILA: 16 urtetik beherakoek guraso edo heldu arduradunarekin egon beharko dute: Sinatutako baimena

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA (BARRUTIKO SARBIDERAKO – HARMAILARAKO soilik eskuragarri):
3€ jantzi bakoitzeko
Edukiera mugatua. Ekitaldia amaitzean itxiko da.


WIFI DOHAINIK:
Doako konexioa “Bilbao WiFi” sarearen bidez.
Zerbitzua Bilboko Udalak eskaintzen du.
Gorabeheretarako telefonoa: +34 944 010 010

APARKALEKUA:
4000 lurpeko aparkaleku-plaza

NOLA IRITSI:
Sala CUBEC!, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:
Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.

