Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

DELIRIUM TREMENS mitikoen itzulera. DISKO BERRIA eta KONTZERTU BEREZIA maiatzaren 28an BEC-en. 

Eskarmentu apur bat dugunok, denok, dakigu zer izan zen –orduan- eta zer izan den –aspaldi honetan- DELIRIUM TREMENS. 

Delirium-ek, 2022an 35 urte beteko ditu. 35 urteko bizia du rock talde honek! Bi zatitan banatu dezakegun ibilbidea. Beraiek, disko eta eskenatokietan lau urtez -87/91- erakutsitakoa batetik, baina handik aurrera, eta denbora luzez, denon oroitzapenek osatu eta jantzi dutena ere bai. Hori dena da DELIRIUM TREMENS gaur egun. Izan ere, 35 urte hauek jarri dute Delirium orain dagoen lekuan. Herri honetako rock musikak eman dituen talderik garrantzitsuenen artean. 

“22ko udaberrian argitaratuko den album oso bat egin dugu.” 

“Gure lehen kontzertua, 2022ko Maiatzaren 28an izango da. BEC-en. Bai, ORDAGO handira!!! Eta, 25 urte ospatzen ari den DES-KONTROL eta 10 urte bete dituen McONAK izango ditugu gurekin urteurren festa honetan. 25 +10 = 35.” 

35 urte, eta oraindik ere, diagnostiko bera: DELIRIUM TREMENS sasoirik onenean!!!  

DATA ETA ORDUTEGIA:

2022ko maiatzaren 28a – Bizkaia Arena BEC, Barakaldo

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute: Sinatutako baimena

SARBIDEA:

Kanpotik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

2€ jantzi bakoitzeko

WIFI DOHAINIK:

Zerbitzuak 9 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko.

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

NOLA IRITSI:

Bizkaia Arena, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:

Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.