Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

‘Go!azen 6.0’ telesailaren denboraldi berria udazkenean hasiko da ETB1en, aktore berriekin. Telebistako emanaldia baino lehen, baina, lehen atalaren aurrestreinaldia pantaila handian ikusteko aukera izango da , urriaren 12an, Izan EiTB 2019 jaiaren barruan.

Aurrestreinaldi solidarioa

‘Go!azen’en abentura berrien hasiera BECen ikusteko sarrera erosi beharko da, eta sarrera horrekin, gainera, ekarpena egingo zaio aurtengo EiTB Maratoiari, haur minbizia ardatz izango duen edizioan. Hala, aurrestreinaldiko sarrerek 3 euroko prezioa izango dute (BEZa eta gastuak barne), eta horietatik 2 euro ikerkuntzara bideratuko dira.

DATA ETA ORDUA:

2019ko urriak 12 – Sala CUBEC! – BEC, Barakaldo
17:30etik 19:15era

PREZIOA:

Aurrestreinaldiko sarrerek 3 euroko prezioa izango dute (BEZa eta gastuak barne)

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute.

SARBIDEA:

Pista: Kanpotik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

2€ jantziagatik

WIFI DOHAINIK:

Zerbitzuak 2 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko.

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

ZURE SARRERA BABESTU:

Zure sarrerak ticketera ofizialetan soilik erosi.
Sare sozialetan zure sarreraren argazki bat igotzen baduzu, barra-kodea ez dadila ikusi.