Loading Events

SARRERAK EROSI

Imagin Gaztea Kontzertuarekin bukatuko da aurtengo EiTB Jaia BECen, eta hiru talde izango dira CUBEC aretoko taula gainean: Rural Zombies, Izaro eta Belako.

Lehen 1.000 sarreren prezioa 12 eurokoa izango da eta gainerako sarrerak 16 euroan jarriko dira salgai. Sarrerarekin, gainera, ekarpena egingo zaio 2019ko EiTB Maratoiari, sarrera bakoitzeko 3 euro maratoiarentzat izango baitira. Haur minbizia da aurtengo maratoiaren ardatza.

Gaztea irratiak antolatu du kontzertua, imaginBank-en babesarekin.

Rural Zombies

Julia (ahotsa eta sintetizatzaileak), Manu eta Luken (gitarrak), Marcos (baxua) eta Aratz (bateria) dira Rural Zombies, eta Zestoan sortu ziren, 2014an.

Gazteak izan arren, guztiak izan dira aurretik beste talde batzuetan eta bestelako estilo batzuk jorratzen, eta taula gainean trebetasun handia erakutsi dute. ‘BAT’ diskoak harrera handia izan zuen publikoan eta prentsa munduan, eta 2018ko urtarrilean kaleratu zuten “From home to Hospital St.” Izeneko bigarren lana.

BEC-eko hau Euskadin emango duten azken zuzenekoa izango da, Imagin Gaztearen eskutik.

Belako

Josu Ximun Billelabeitia (gitarra), Lore Billelabeitia (baxua), Lander Zalakain (bateria) eta Cris Lizarraga (ahotsa) dira Belako.

Nazioartean oihartzun handia lortu duen taldea da Mungiakoa, eta hainbat jaso ditu: RNEren El Ojo Crítico, Rolling Stone saria errebelazio talde onenari, Iberian Music Awards saria penintsulako zuzenekorik onenarentzat eta Min sariak (artista onena, zuzeneko onena eta bideoklip onena). Halaber, izendapena jaso zuen MTV sarietan eta Musika Kritikoen Elkartearen Ruido sarietan.

‘Eurie’ (2013) izen zen bere lehen diskoa eta “Hamen” (2016) bigarren lanarekin zer egiteko gai diren erakutsi zuten Belako taldekoek. “Render Me Nunb, Trivial Violence” hirugarren diskoa ere kaleratu zuten 2018an, ikusmin handia piztuta.

2017 bukaeran 100 zuzenetik gorako bira luzeari ekin zioten Errusian, Japonian, Hego Korean, Mexikon, AEBN, Alemanian, Ingalaterran, Filipinetan, Italian, Portugalen era Frantzian, besteak beste.

Lan berria prestatzen ari dira orain, baina ez dituzte agertokiak albo batera utzi: Kontzertu sorta berezia ere abiatu dute, tartean Imagin Gazteako zuzeneko hau.

Izaro

‘Eason’ da, dudarik gabe, urteko diskoetako bat, Izaroren artistaren bigarren lan argitsu eta liluragarria. 2018ko martxoaren 8an antzoki handietara egin zuen salto Mallabiako abeslariak, lan berri honekin. Hain zuzen ere, Arriaga Antzokian eta Victoria Eugenian aritu zen zuzenean, eta sarrerak agortu zituen, hilabete batzuk arinago. Hortik aurrera, arrakastaz arrakasta jarraitu zuen Gasteizen, Madrilen, Bartzelonan… Bira luzea izan zen (tartean sei zuzeneko Mexikon), eta sortutako aurreikuspenak bete zituen.

Izaroren musikak berehala hunkitzen gaituen horietakoa da. Proposamen irekia da, kontzeptu eta estilo mailan, zirraraz betea eta sormenari mugak jarri gabe. Ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz aritzen da, eta bere doinuak gai dira hiru belaunaldi ezberdinetako publikoa zuzenekoetara erakartzeko. Gai izan da, gainera, artistaz gain pertsona ere guregana helarazteko. 25 urte ditu eta jada bere ibilbidea saritu dute, baita emakumeen defentsarekiko erakutsitako konpromisoa ere.

DATA ETA ORDUA:

2019ko urriak 12 – Sala CUBEC! – BEC, Barakaldo

Hiru3 Jaia: 11:00etatik 17:00etara
‘Go!azen 6.0’ denboraldi berriaren aurkezpena: 17:30etik 19:15era
Oholtzan Jaia: 20:30etik 22:30era
Imagin Gaztea: 22:00etatik 00:30era

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute.

SARBIDEA:

Pista:Kanpotik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

2€ jantziagatik

WIFI DOHAINIK:

Zerbitzuak 2 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko.

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

ZURE SARRERA BABESTU:

Zure sarrerak ticketera ofizialetan soilik erosi.
Sare sozialetan zure sarreraren argazki bat igotzen baduzu, barra-kodea ez dadila ikusi.