Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

Oroitzapenen berpizte kolektibo bat izango dira Hertzainaken emanaldiak. Orduko porroten eta gaurko lorpenen balantza bat. Orduko lorpenen eta gaurko porroten gorazarre bat. Izan ere, 2019ko Euskaldunako eta Kafe Antzokiko kontzertuak bizi izan zituztenek sentitu zuten, kanta askok, 30 urte beranduago, zeresana dutela, kanta haiek gaur ere badirela, korapilo askok askatu gabe dirautelako, arazo asko konpontzeke ditugulako eta gaur garen orduko haiek jakitun garelako.

Aspaldion askoren ahotan dagoenarekin bat eginez, transmititu dezagun euskarazko kantagintzaren historia eta oraina biharkoek euskaraz kantatzeko hautua egin dezaten, euskarazko kantagintzak luzaroan bila dezan bere bidea.


Milaka lagun bilduko dituen gaua izatea nahi genuke, horregatik aukeratu dugu ezustekoz beteriko emanaldi gogoangarri bat eskaintzeko moduko aretoa.

Talde gonbidatuak eta ezustekoak
Hainbat musikarik parte hartuko dute bai Hertzainaken emanaldien aurretik bai bitartean.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2022ko abenduaren 17a – Bizkaia Arena BEC, Barakaldo

19:00 ateak ireki
20:00 gonbidatutako musikariak
22:00 Hertzainak

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute: Sinatutako baimena

SARBIDEA:

Pista: Kanpotik
Harmaila: Barrutik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

2€ jantzi bakoitzeko

WIFI DOHAINIK:

Zerbitzuak 9 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko.

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

APARKALEKUKO ORDAINKETA HOBARIDUNAREN ZERBITZUA: 9€
BECeko aparkalekua erabiliko baduzu, 9€-ko ORDAINKETA HOBARIDUNA egin dezakezu BECeko atari nagusian dauden makinetan, kontzertua baino lehen (17:00etik aurrera), irteeran pilaketak ekiditeko.

NOLA IRITSI:

Bizkaia Arena, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:

Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.