Loading Ekitaldiak

INFORMAZIO GEHIAGO

MAKUSI klubak bere lehen jai handia egingo du datorren urriaren 12an BEC!en

MAKUSIk, haur eta gazteentzako euskarazko EITBren ekosistema eta plataforma digitalak, bere lehen jai handia ospatuko du datorren larunbatean (urriak 12), egun osoz, BECen! Jarduera egitarau zabala prestatu da MAKUSI unibertsoko protagonista guztiekin. Hartara, familiek aukera paregabea izango dute EITBk etxeko txikienentzat sorturiko entretenimenduko plataforma ezagutzeko. Horrez gainera “Go!azen 11″ telesailaren aurrestreinaldia egingo da Bizkaia Arenako pantaila erraldoian. Emanaldira joateko gonbidapenak salgai daude.

Larunbatean 11:00etatik aurrera BEC!eko 2. pabiloira bertaratzen diren lagunek denetarik aurkituko dute: zirku ikuskizuna, puzgarriak, ludoteka, irakurketa eta margotzeko txokoak, ipuin kontalaria, tailerrak, eskulanak, abentura parkea, ohe elastikoak, proiekzio gunea (MAKUSI unibertsoko saio propioekin), “food truck”ak…

Bestalde, Potx eta Lotx pailazoek antzerkia, dantza eta musika uztartuko dituzte agertoki gainean, eta Anepe Acedo eta Aritz Mendiola “Kalaxka” saioko aurkezleek erronkak proposatuko dizkiete gaztetxoei.

“Irabazi Arte!”k bere txoko propioa izango du jaiaren barruan, futbolinean jokatzeko, eta “Power Up” gunean arkade makinak egongo dira, MAKUSI plataforman ikusgai dugun fikziozko telesailarekin lotuta, bideo-jokoetan aritzeko.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2024ko urriaren 12a – 2. Pabiloia, BEC!, Barakaldo

EURO

SARRERA LIBREA

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso edo heldu arduradunarekin egon beharko dute: Sinatutako baimena

SARBIDEA:

Barrutik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

3€ jantzi bakoitzeko

Edukiera mugatua. Ekitaldia amaitzean itxiko da.

WIFI DOHAINIK:

Doako konexioa “Bilbao WiFi” sarearen bidez.
Zerbitzua Bilboko Udalak eskaintzen du.
Gorabeheretarako telefonoa: +34 944 010 010

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

NOLA IRITSI:

Bizkaia Arena, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:

Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.