Deforme Semanal

Hasiera/Deforme Semanal
Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

Bizkaia Arenak eta Deforme Semanal-ek maiatzaren 8ko “late show” feminista 2021eko ekainaren 19ra atzeratzea erabaki dute. Pandemiaren eboluzioaren ondorioz, Bizkaiko 24 udalerritako udal-konfinamendua eta Araba eta Gipuzkoako perimetro-konfinamendua gertatu dira, dagoeneko sarrera erosita zuten hainbat pertsonen mugikortasuna mugatuz. Erositako sarrerak data berrian erabili ahal izango dira.

Deforme Semanal Lucía Lijtmaer eta Isa Calderón dira. Haiek dira Bizkaia Arenan ekainaren amaieran ikusiko denaren gidoilariak, sortzaileak, produktoreak eta egileak: gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituen ikuskizuna, gogoetari eta barreari lekua emanez. Data-aldaketak ekitaldira joatea galarazten dien pertsonentzat sarrerak itzultzeko epea zabaldu da maiatzaren 9ko 00:00ak arte. Eskaerak [email protected] helbidearen bidez egin behar dira, adierazitako epean.


Bizkaia Arenak 600 lagun eta eserlekuko edukiera mugatua izango du, betiere derrigorrezko segurtasun-distantzia errespetatuta. COVID-19aren protokoloari jarraikiz, nahitaez eraman beharko da maskara, eskuak garbitzeko puntuak jarriko dira, eta espazio komunak garbitu eta desinfektatuko dira. Horrez gain, bereziki aipagarria da Bizkaia Arenak duen airea berritzeko gaitasun bikaina, esparruak 18 metroko altuera baitu, eta aparteko aireztapen-sistema bat ere bai.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2021ko ekainaren 19a – Bizkaia Arena BEC, Barakaldo

Ateen irekiera – 18:00
Hasiera – 19:00

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso batekin edo lege-tutorearekin egon beharko dute – SINATUTAKO BAIMENA

SARBIDEA:

Pista: Kanpotik

WIFI DOHAINIK:

Zerbitzuak 9 orduko konexioa baimentzen du egun bakoitzeko.

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

NOLA IRITSI:

Bizkaia Arena, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:

Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.

Go to Top