Loading Ekitaldiak

SARRERAK EROSI

Herri omenaldi erraldoi batek ‘MAITE ZAITUT’ esango die Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei, Bizkaia Arena-BEC! aretoan

Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte beteko dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu du Maite Zaitut Kultur Elkarteak. 2025eko maiatzaren 3an izango da “festa erraldoia” Barakaldoko Bizkaia Arena-BEC! aretoan, eta 14.000 pertsona biltzea espero da.

Esku askotara jositako ikuskizun hunkigarri eta dibertigarri baten bueltan denok haur bilakatzea izango da helburua, sudur gorria jantzi eta pailazoen unibertso
magikora jauzi egiteko. Oholtzan, ordea, ez dira pailazoak eurak ariko: haiek oholtzatik zein publikotik omenduak izango dira.

‘Maite Zaitut’ festa erraldoirako sarrerak azaroaren 29an 11:00etan jarriko dira salgai, online, nikeremaitezaitut.eus atarian. Sarrera fisiko batzuk ere salgai jarriko dira ate-joka dugun Durangoko Azokako zenbait postutan. Guztiak ere 15 euroan (+ kudeaketa gastuak) izango dira salgai: bai pistakoak, omenaldia zutik gozatu nahi dutenentzat, eta baita gradakoak ere, emanaldia eserita bizi nahi dutenentzat.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2025eko maiatzaren 3a – Bizkaia Arena BEC, Barakaldo

ADIN POLITIKA:

16 urtetik beherakoek guraso edo heldu arduradunarekin egon beharko dute: Sinatutako baimena

SARBIDEA:

Pista: Kanpotik
Harmaila: Barrutik

ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:

3€ jantzi bakoitzeko

Edukiera mugatua. Ekitaldia amaitzean itxiko da.

WIFI DOHAINIK:

Doako konexioa “Bilbao WiFi” sarearen bidez.
Zerbitzua Bilboko Udalak eskaintzen du.
Gorabeheretarako telefonoa: +34 944 010 010

APARKALEKUA:

4000 lurpeko aparkaleku-plaza

NOLA IRITSI:

Bizkaia Arena, Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

BABESTU ZURE SARRERA:

Erosi sarrerak txartelen saltoki ofizialetan.
Sarreraren argazkirik igoz gero sare sozialetara, saia zaitez barra-kodea agerian ez jartzen.