

MAITE ZAITUT FESTA ERRALDOIA
3 Mayo | 17:00
Herri omenaldi erraldoi batek ‘MAITE ZAITUT’ esango die Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei, Bizkaia Arena-BEC! aretoan
Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte beteko dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu du Maite Zaitut Kultur Elkarteak. 2025eko maiatzaren 3an izango da “festa erraldoia” Barakaldoko Bizkaia Arena-BEC! aretoan, eta 14.000 pertsona biltzea espero da.
Esku askotara jositako ikuskizun hunkigarri eta dibertigarri baten bueltan denok haur bilakatzea izango da helburua, sudur gorria jantzi eta pailazoen unibertso
magikora jauzi egiteko. Oholtzan, ordea, ez dira pailazoak eurak ariko: haiek oholtzatik zein publikotik omenduak izango dira.
‘Maite Zaitut’ festa erraldoirako sarrerak azaroaren 29an 11:00etan jarriko dira salgai, online, nikeremaitezaitut.eus atarian. Sarrera fisiko batzuk ere salgai jarriko dira ate-joka dugun Durangoko Azokako zenbait postutan. Guztiak ere 15 euroan (+ kudeaketa gastuak) izango dira salgai: bai pistakoak, omenaldia zutik gozatu nahi dutenentzat, eta baita gradakoak ere, emanaldia eserita bizi nahi dutenentzat.

FECHA Y HORARIO:
3 de mayo de 2025 – Bizkaia Arena BEC, Barakaldo

ENTRADAS:

POLÍTICA MENORES DE EDAD:
Las personas menores de 16 años podrán asistir acompañadas de su progenitor, progenitora o adulto responsable: Autorización firmada

SERVICIO DE GUARDARROPA:
3€ por prenda
Capacidad limitada. Cerrará a la finalización del evento.

WIFI GRATIS:
Conexión gratuita a través de la red «Bilbao WiFi».
Servicio ofrecido por el Ayuntamiento de Bilbao.
Teléfono de incidencias: +34 944 010 010

APARCAMIENTO:
4000 plazas de aparcamiento subterráneo

CÓMO LLEGAR:

PROTEGE TU ENTRADA:
Compra tus entradas sólo en ticketeras oficiales.
Si subes una foto de tu entrada en las redes sociales, procura que no se vea el código de barras.

